| | | |

   Elkarteko kide
         izatearen abantailak
callejero


  Nor gara  
     
 

Bilboko erdigunean, hiriko merkataritzaren “zutabea” dago. Bertan dira betiko dendak, saltoki handiak eta Hiribilduaren modernitateari lotutako nazioarteko sinadurak, merkataritzako 2.000 enpresei esker, salmentarako 221.000 m2 azaleraren jabe, Atlantikoko Ardatzaren merkatal erreferentzia bilakatu da Bilbo eta ekonomia zein hirigintzaren sustapenaren eredu.

Hiriko garraio sistema gaurkotuak lotzen ditu aipatu zonaldeok gainontzeko hiri-zonaldeekin eta Bizkaiarekin, honi gehitu behar zaio aparkaleku ekipamendu oparoa, 8.000 aparkaleku eskaintzen dira TAO eta txandatze sistemako parking pribatuen artean. Ardatz hau lotzen duen Metroak (San Mames, Indautxu, Moyua, Abando); Uribitarte eta Abandoibarra zeharkatzen duen Tranbiak; Plaza Biribilera heltzen den RENFE-ak; eta Bilbobus eta Bizkaibus autobus zerbitzuek Bilboko merkatal gunera gerturatzen dute bisitaria, halaber, oinezkoentzako kaleek atseginagoa bihurtzen dutezonalde honetan ibiltzea eta erostea.



90. hamarkadan zehar, Guggenheim-ak eragindako oihartzunari esker, Bilboko Erdiguneak ikaragarrizko gorakada izan zuen hiri merkataritza gune handi legez. Bere hirigintzaren eta ekonomiaren berrantolaketaren protagonista bilakatzeari ekin zion hiriak. Dendak, bulegoak, abokatu-langelak, medikuen kontsultak, klinikaespezializatuak eta nazioarte mailako sinadura ospetsu asko ezarri ziren BilboErdian. Guzti honez gain, jatetxeeta ostalaritza establezimendu berriak zabaldu ziren eta aukera gehiago eskaini zitzaizkien aisialdiari, kulturari zein enpresen topaketei, hala nola, Euskalduna Jauregia, Guggenheim eta Arte Ederretako Museoak edo Arte-areto ugariak; eta, halaber, goi-mailako hotel kopuru handia zabaldu zenez, hiriko gune ekonomiko eta instituzionalaren muinean gune esklusiboa eta kalitatezko merkataritzaren espazioa bihurtu da Erdigunea.

Estatuko finaltza-erakunde nagusien egoitza eta hiribilduko merkatal bilgune zainduena eta bikainena da BilboErdia. Hiri merkataritza gune honetan metropoli handi bati dagokion bizitasunarekin egiten da bizitza, hala ere, izan badira lekuak lasaitasunerako, pasieran ibiltzeko… www.bilbaocentro.com
 
Elkartearen
helburu
funtzionalak
Gure gunea kalitateko merkataritza eta aisiaz gozatzeko lekutzat sustatzea
Bazkideari emandako arreta hobetzea
Gure enpresen lehiatzeko gaitasunean laguntzea
Gure ordezkaritasuna hobetzea
 
 
 
     

 
 Alda. Urquijo, 30 - 1º Dpto. 8 · 48010 Bilbo · Tel.: 94 416 66 66 · Faxa: 94 415 49 10 · Helbide elektronikoa: BilbaoCentro
« hasiera