BILBAOCENTROK

iberdrola

BilbaoCentro, merkataritzaren xarma

BilbaoCentro enpresa-elkartea, Abando udal-barrutiko merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzu-enpresen ordezkari da. Elkartearen helburu nagusia da, Bilbo bilbotarron nahiz bisitarien eta turisten erosketa- eta aisia-erreferentzia izan dadila. Horretarako, hirigunean xarma sortzeko baliabide guztiak dauzkagu: ingurune moderno eta kulturala, kalitate bikaineko dendak eta luxuzko ostalaritza.

BilbaoCentrok martxan jarri duen estrategia elkartegintzaren mamia da, azken buruan: batasuna da indarra. Jakin badakigu denda batuek ez dituztela emaitzak batzen, biderkatu baizik. Horregatik, BilbaoCentrok jarduera-mordoa abiarazi du, elkarteko partaide diren sektoreei laguntzeko eta Bilbo sustatu eta dinamizatzeko, merkataritzaren eta hiri-aisiaren erreferentzia izan dadila.

BilbaoCentro, Hiribilduko erdialdeko merkatarien, ostalarien eta zerbitzu-enpresen elkargo profesionala, ezinbesteko tresna da enpresentzat, administrazioarekiko harremanetan, banakako gaietan nahiz hiriaren merkataritza hobetzeko gaietan. Laguntzen izapideak egiteak eta horiei buruz aholku emateak, aholkularitza profesionalak eta balio erantsiko zerbitzuek - hala nola,  enpresak Interneten eta sare sozialetan kokatzeko etengabeko hobekuntza – sektoreari laguntzeko erreferentzia bilakatzen dute BilbaoCentro.

Talde profesional baten atzean, zerbitzu eta hirugarrenekiko akordio ugari daude, taldearentzat onuragarriak direnak, esaterako, poltsak erosteko zerbitzua, aparkalekuko tiketen kudeaketa edo merkataritza-erreferentziaren eta taldeari atxikitako negozioen inguruan Bilbori buruzko publizitatea.

BilbaoCentro txartelak – denda elkartuentzako eta bezeroentzako ordainketa- eta fidelizazio-proiektua –  kate handienen eskura bakarrik zeudela ziruditen abantaila ugari dauzka. Ordainketa geroratua, sustapenak eta beherapenak eta fidelizazio-plana, guztiak VISA txartel bakarrean (unibertsala, doakoa eta banku-konturik ireki gabe).

Bilbao Dendak plataformaren partaide da BilbaoCentro, eta besoz beso lan egiten du Bilboko Udaleko enpresa-arloko eta hiri-plangintzako sailekin, baita Bizkaiko Foru Aldundiko sustapen-programekin ere.
Gran Vía de Bilbao
Imagen Aérea del Centro de Bilbao
Centro Comercial Zubiarte