ELKARTEKIDEAK

BILBAOCENTRO irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta Bilboko barruti nagusia den Abandoko dendak, ostalaritza-establezimenduak eta turismo- nahiz zerbitzu-enpresak barne hartzen ditu.

BilbaoCentro elkartearen helburuen artean, hauek azpimarratuko ditugu:

 

  • Elkartekideen interesen alde jokatzea eta horiei negozioa hobetzen, optimizatzen eta modernizatzen lagunduko dieten zerbitzuak ematea.

 

  • Bilboko merkataritza- eta turismo-eskaintza sustatu eta zabaltzea, bezero badirenak leial bihurtzeko eta bezero berriak geureganatzeko.

 

  • Kalitatearekin eta zerbitzu bikainarekin loturiko BilbaoCentro marka sustatzea, beste merkataritza-eskaintza batzuekin lehiatzeko.

 

ELKARTEKIDEENTZAKO ZERBITZUAK

Elkartekideen interesen ordezkari izatea:

BilbaoCentrok elkartekideen interesen eta beharren alde jokatzen du, eta horien jarduerari buruzko edozein zalantza argitzen laguntzen die.

 

Elkartekideak prestatzea:

BilbaoCentrok hainbat ikastaro eskaintzen du hainbat arlotan, urtero: informatika, sare sozialak, kudeaketa-teknikak, hornitzaileekin negoziatzeko teknikak, diseinua (photoshop-a), erakusleiho-apainketa, paketeria, ardo-dastatzeak, elikagai-maneiua, hornitzaileen aurkezpenak eta turismo- eta sukaldaritza-kudeaketa (Basquetour, Basque Culinary Center) besteak beste.

 

Informazioa:

BilbaoCentro elkarteak merkataritza- eta ostalaritza arloetako udal-ordenantzei buruzko argibideak ematen ditu eta horien gainean negoziatzen du, negozio bat kudeatzerakoan ordenantza horiek kontuan hartu behar direlako. Era berean, hainbat erakundek – hala nola, Eusko Jaurlaritza, SPRI, Bizkaiko Foru Aldundia edo Bilbao Ekintza – ematen dituen diru-laguntzak eta laguntzak kudeatzen laguntzen du.

 

Merkataritza-hirigintza:

Elkarteak Bilboko Udalarekin batera jarduten du hiriguneko merkataritza- eta ostalaritza-jarduera hobetuko dituzten hirigintza-proiektuak lehenesten. Ekintza hauek azpimarratuko ditugu, besteak beste: kaleak oinezkoentzat egitea, terrazak jartzea, argiak jartzea, tokien irisgarritasuna hobetzea eta jende asko dabilen tokietako espaloiak zabalago egitea.

 

Elkartegintza eta erakunde arteko harremanak

BilbaoCentro elkartea Bilbao Dendak elkarteko kidea da. Elkarte horretan Bilboko elkarteok hiriko Udalarekin eta Merkataritza Ganberarekin batera dihardugu sektorea hobetzen.

Era berean, BilbaoCentro elkartea Bilboko Merkataritza Mahaiko kidea da. Erakunde hori 2008an eratu zen; Bilboko alkateak zuzentzen du, eta hiriko elkarteen eskakizunak gauzatzeko bide zuzena bilatzen du.

Halaber, BilbaoCentro elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera dihardu turismoa eta horrekin loturiko sektoreak - hala nola, hiriguneko merkataritza eta ostalaritza - sustatzen.

Eusko Jaurlaritzak edo Bilboko Udalak ematen dituzten diru-laguntzak eta laguntzak bideratzen ditu elkarteak, elkartekide diren enpresek beren negozioak modernizatu edo hobe ditzaten.

 

ZERBITZUEN KATALOGOA

BilbaoCentrok zerbitzu-aukera ugaria jartzen du elkartekideen eskura, elkarteak barne hartzen dituen sektoreen barruan:

Berariazko prestakuntza hainbat sektoretan: erakusleiho-apainketa, paketeria, bulegotika, Internet eta sare sozialak, hornitzaileekin negoziatzeko teknikak, kudeaketa-teknika berritzaileak, photoshop-a, euskara, elikagai-maneiua eta Anfitrioiak proiektua (Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak turismo-sektorearentzat sortu duen berariazko plana), besteak beste.

Kontsumo-egunak sustatzea: Merkealdiak, Maiteminduen eguna edo Aitaren/Amaren eguna, besteak beste.

BilbaoCentro poltsak: BilbaoCentro poltsak erosteko aukera, prezio paregabearen truke. Berehalako entrega.

BilbaoCentro lokala: Elkarteak badu lokal bat elkartekideentzat, Indautxuko Partikular kaleko 1. zenbakian. Handia denez eta bikain antolatuta dagoenez, hainbat ekitalditarako balio du: ardo-dastatzeak, ekitaldi sozialak, hitzaldiak edo marka elkartuen txandakako outlet-a, besteak beste.

Hitzarmena hiriguneko aparkalekuekin, elkartekideek bezeroei zerbitzu gehigarri hori eskain diezaieten.

Lehiaketak (erakusleihoak, pintxoak, gin-tonic-ak), ardo-dastatzeak, kritikari gastronomikoen bisitaldiak edo prestakuntza-bidaiak upategietara eta hornitzaileengana, besteak beste.

Zerbitzu-enpresen aurkezpena: elkartekideek elkarri aurkez diezazkiokete zerbitzuak, eskaintzak edo beherapenak.

Bitartekotza-zerbitzua lan eta higiezinen arloetan: BilbaoCentro elkarteak negozio edo egoera bakoitzerako langile egokienak bilatzen laguntzen die elkartekideei elkartearen lan-poltsaren bidez eta enplegu-erakundeen bitartekotzaren eskutik (esaterako, Lan Ekintza Bilbao). Halaber, negozio berriak jartzeko edo badaudenak lekuz aldatzeko merkataritza-lokalak bilatzen laguntzen diegu elkartekideei.

BilbaoCentroren merkataritza-planoa eta ibilbideak: plano horretan Bilboko turismo-gune nagusiak eta enpresa elkartekideak (horien publizitatearekin batera) bildu dira.

Web-orrialdea eta sare sozialak (Facebook, Twitter, Youtube): BilbaoCentro Interneten (www.bilbaocentro.com) eta sare sozialetan ere badago:

www.facebook.com/BilbaoCentro

twitter.com/Bilbao_Centro

www.youtube.com/user/BilbaoCentro

Turismo Bilbao aplikazio mugikorra: BilbaoCentro elkarteak web-orrialdea eta sakelako telefonoentzako eta tabletentzako aplikazio berria ere baditu. Tresna horiek erreferente bilakatu dira hiria bisitatzen duten turistentzat eta bilbotarrentzat, zeren eta Bilbo sakon ezagutzeko aukera ematen baitute.

Hau da sektore bakoitzari buruzko argibideak jasotzen dituzten atalak eskuratzeko egitura nagusia:

1.- BilbaoCentro.

2.- Sukaldaritza.

3.- Turismoa eta Kultura.

4.- Aisia eta Kirola.

5.- Shopping-a.

 

MERKATARITZA BIZITU ETA SUSTATZEKO JARDUERAK

Bilboko merkataritza- eta turismo-eskaintza sustatu eta zabaltzeko asmoz, merkataritza bizitu eta sustatzeko jarduera ugari antolatzen du elkarteak, hirigunearen xarma areagotu eta bezeroak erakartzearren. Izan ere, jarduera horien helburu nagusia elkartekideak sustatzea eta horiei saltzen laguntzea da.

 

ERANTZUKIZUN SOZIALA

BilbaoCentro inguruaz arduratzen denez, buru-belarri dihardu Erantzukizun Sozial Korporatiboko politika garatzen, eta horren bidez, Bilboko gizartea, ekonomia eta ingurugiroa hobetzen laguntzen du. Horiek horrela, ekintza asko egiten dira, merkataritza-arloak gizarte bidezkoago eta berdintasunezkoagoa lortzen lagun dezan.

 

FORMULARIO DE INSCRIPCIÓN

Zure denda edo saltokia BilbaoCentroko elkartekide egin nahi baduzu, bete eskaera-inprimaki hau:
15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu inprimaki horren bidez bildu ditugun datuak fitxategi automatizatu batean sartuko direla eta fitxategi horren arduraduna AGRUPACIÓN EMPRESARIAL BILBAO CENTRO elkartea dela. Zure datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu edo horiei aurkaratzeko, bidali gutuna helbide honetara: INDAUTXUKO PARTIKULARRA 1 48001, BILBO (BIZKAIA). Kontrakorik adierazi ezean, zure datuak aldatu ez direla, datuetan gertatzen den ezein aldaketarik guri jakinaraziko diguzula eta datu horiek esandako helburuekin erabiltzeko baimena ematen diguzula ulertuko dugu. Datu horiek bidaltzeak klausula hau onartzea dakar.